148. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

25-00753 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia

25-00753 gora jotzeko errekurtsoa jarri da Nafarroako Administrazio Auzitegian, hizpide duena deialdi bat, zeinak helburu baitu oposizio-lehiaketaren bidez betetzea prozesu-ingeniariaren lanpostu bat, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatea (argitaratu zen 2024ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie gora jotzeko errekurtso bat jarri dela, eta espedientea bidali zaiola Nafarroako Administrazio Auzitegiari. Hori dena, interesdunak hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, egokitzat jotzen badute, beren eskubideak defendatzeko.

Jakinarazten da, jarraikiz azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluari (lege horrek hizpide du herri administrazioen araubidea eta administrazio prozedura erkidea).

Azkoienen, 2025eko uztailaren 4an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2509533