218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

PETILLA ARAGOI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Izendapena

Prozesua bukatuta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Petilla Aragoiko Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 11ko 14/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenekin.

Alkatetzaren urriaren 13ko 15/2023 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DA:

Lehena.–María Idoya Landarech Zozaya izendatzea Petilla Aragoiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan jarduteko, lanaldiaren %20,5ean (plantilla organikoko zenbakia: 1).

Bigarrena.–Lanpostu hutsaz jabetzeko eguna izanen da 2023ko urriaren 20a.

Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Petilla Aragoin, 2023ko urriaren 13an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2314642