218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FONTELLAS

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, argitaratu zen deialdiaren kalifikazio epaimahaiko kideak bildu ziren 2023ko ekainaren 2an eta 14an eta irailaren 21ean.

Aho batez erabaki dute:

–Izangai hauek aldizkako lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzea eta lanpostu hutsak esleitzea:

Ana Isabel Mena Garcés, biolin espezialitatea.

Juan Camilo Ospina Varón, gitarra espezialitatea.

Itziar Calvo Vera, flauta espezialitatea.

Unai Pérez de Obanos Eriz, tronboi espezialitatea.

Andoni Villafranca Martínez, perkusio espezialitatea.

Enriqueta Beltrán Corell, saxofoi espezialitatea.

Judith Alvero Fernández, klarinete espezialitatea.

Rubén Ruiz Díaz, tronpeta espezialitatea.

–Lanpostuez jabetuko dira Udalaren musika eskolan 2023-2024 ikasturtea hasten den egunean.

–Argitara dadila akta hau deialdiaren web fitxan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, hutsik dauden lanpostuen esleipena eta izangaien kontratazioa, kontuan hartuta argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Fontellasen, 2023ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, Érika Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2314485