2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi hori 2022ko azaroaren 25eko 445/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an); eta Alkatetzaren 2023ko urriaren 6ko 402/2023 Ebazpenaren bidez onetsi da Rosa Novoa Ibarra kontratatzea Zizurko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko gisa, kultur koordinatzailearen lanpostuan aritzeko (plantilla organikoan 2-01 zenbakia duen lanpostua). Lanpostuaz jabetu beharko du 2023ko urriaren 9an.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Gazolatzen, 2023ko urriaren 6an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2314483