218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANTZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Arantzako Udaleko jarduneko alkatearen urriaren 9ko 136/2023 Alkate Ebazpen bidez, eta Arantzako Udaleko garbitzaile izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Estibaliz Urchegui Tellechea izendatzen da garbitzaile, funtzionario araubidean, Arantzako udal higiezinetan jardun dezan, puntuazio handiena lortu duten izangaia delako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.

Lanpostuaren jabetza hartu beharko du hamar egun balioduneko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzin.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Arantzan, 2023ko urriaren 9an.–Jarduneko alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2314514