218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

146/2023 EBAZPENA, irailaren 27koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez artxibatzen baitira urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz hasitako zehapen espedienteak; errege dekretu horren bidez, alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez (282. Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 25ekoa), alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

Errege dekretu horren 2.2 artikuluak eskuordetutako agintari eskudunaren izaera ematen zion autonomia erkidegoetako lehendakaritza duenari. Hori horrela, gure Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuko lehendakariari zegokion, 2.3 artikuluarekin bat, xedapenak ematea 5. artikulutik 11.era bitartean ezarritakoa aplikatzeko.

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez emandako eskumen horiek erabiliz onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren zenbait foru dekretu, zeinek prebentzio neurriak ezarri baitzituzten Nafarroako Foru Komunitatean SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko. Honako hauek izan ziren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu horiek: 24/2020, urriaren 27koa; 29/2020, abenduaren 14koa; 2/2021, urtarrilaren 13koa; 7/2021, otsailaren 23koa; 10/2021, martxoaren 23koa.

Nafarroako Komunitateko lehendakariaren foru dekretu horietan ezarritakoa ez betetzeagatik bigarren alarma-egoeraren indarraldian (2020ko urriaren 26tik 2021eko maiatzaren 9ra bitartean) egindako salaketek hainbat zehapen espediente hastea eta instruitzea ekarri zuten, oinarri hartuta urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoa, ustez egin baitziren Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.6 artikuluan astuntzat tipifikatutako arau-hauste administratibo batzuk; izan ere, halakotzat jotzen du "beren eginkizunak betez ari diren agintariei edo haien agenteei ez obeditzea edo kontra egitea, delitu ez direnean".

Espedienteak zein bere izapidetze-fasean zeudela, 2021eko 282. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 25ekoan, urriaren 27ko 183/2021 Epaia, zeinaren bidez Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak partzialki baietsi baitzuen Diputatuen Kongresuko talde parlamentario bateko berrogeita hamar diputatuk baino gehiagok honako hauen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa: urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua, alarma-egoera deklaratu zuena SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko; Diputatuen Kongresuaren 2020ko urriaren 29ko Ebazpena, agindu zuena argitara zedila errege dekretu horretan deklaratutako alarma-egoeraren luzapena baimentzeko erabakia; eta 956/2020 Errege Dekretuaren 2. artikulua, xedapen iragankor bakarra, azken xedapenetako lehenengoa (bat, bi eta hiru apartatuak) eta zenbait manu (errege dekretu horren bidez, 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera luzatu zen). Hala, konstituzio-kontrakotasuneko eta deuseztasuneko uziak baietsi ziren manu hauei dagokienez: batetik, autonomia erkidegoetako eta hiri autonomoetako lehendakariak eskuordetutako agintari eskudun deklaratu zituztenak, eta haiei ahalmenak ematen zizkietenak hala eremu publiko, pribatu eta kultukoetan biltzeko eta zirkulatzeko askatasunak murrizteko, nola alarma-egoera deklaratzen duen dekretuan ezarritako mugak malgutzeko, eta bestetik, luzapenak gehiago irautekoak eta haren indarraldian kontu emateko araubideari buruzkoak.

Epai horren epaitzan, honako hau ezarri zuen Goi Auzitegiko Osoko Bilkurak:

"1. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso hau partzialki baiestea, eta, ondorioz, manu edo manuen tarteki hauek Konstituzioaren kontrako eta deusez deklaratzea:

A) Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan, zeinak alarma-egoera deklaratu baitzuen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko:

a) 2. artikuluko 2. eta 3. apartatuak.

b) 5. artikuluko 2. apartatua.

c) 6. artikuluko 2. apartatuko «dagokion eskuordetutako» tartekia.

d) 7. artikuluko 2. apartatua.

e) 8. artikuluko «dagokion eskuordetutako» tartekia.

f) 9. artikuluko 1. apartatua (bigarren paragrafoko hasierako tartekia izan ezik) eta 2. apartatua (lehenengo paragrafoa izan ezik).

g) 10. artikulua.

h) 11. artikulua.

B) Diputatuen Kongresuaren Osoko Bilkuraren 2020ko urriaren 29ko erabakian, zeinak baimendu baitzuen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera luzatzea:

a) Bigarren apartatua.

b) Laugarren apartatua, idazketa berria eman baitzien 926/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluari (bigarren paragrafoko lehen tartekiari dagokionez izan ezik), 10. artikuluari eta 14. artikuluari. Azken xedapen horren lehenengo bi paragrafoei dagokienez, konstituzio-kontrakotasuneko deklarazioak «bi hilean behin» (lehen paragrafoa) eta «hilean behin» (bigarren paragrafoa) tartekiei baino ez die eragiten.

c) Bosgarren apartatua.

C) Azaroaren 3ko 956/2020 Errege Dekretuan, zeinak luzatu baitzuen, Parlamentuaren aurreko erabakiaren bitartez, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera:

a) 2. artikuluko lehen tartekia: «Errege dekretu honetan ezarritako luzapenak 2020ko azaroaren 9ko 00:00etatik 2021eko maiatzaren 9ko 00:00etara iraunen du».

b) Xedapen iragankor bakarra.

c) Azken xedapenetako lehenaren lehenengo eta bigarren apartatuak, 926/2020 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluei idazketa berria eman baitzieten. Deklarazio honetatik salbuetsita gelditzen da 9. artikuluko bigarren paragrafoko lehenengo tartekia.

d) Azken xedapenetako lehenaren hirugarren apartatua, 926/2020 Errege Dekretuaren 14. artikuluari idazketa berria eman baitzion. 14. artikulu horren lehenengo bi paragrafoei dagokienez, konstituzio-kontrakotasuneko deklarazioak «bi hilean behin» (lehen paragrafoa) eta «hilean behin» (bigarren paragrafoa) tartekiei baino ez die eragiten.

2. Gainerako guztian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa ezestea.

Administrazioak berrikuspena egiteko aukerari eta horren irismenari dagokienez, epaiak honako hau dio:

"Ondorioz, errekurtso hau partzialki baiesteak ekartzen du ondotik aletzen diren xedapen edo arau-zatiak Konstituzioaren kontrako eta deusez deklaratu behar izatea (Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 39.1 art.). Konstituzioaren kontrako eta deusez deklaratze horrek, berez, ez die zuzenean eragiten arau horiek oinarri hartuta indarrean egon diren bitartean emandako egintza eta xedapenei. Horrek ez du esan nahi, hala badagokio, eragite hori ezin dutela ikusi gaiari buruzko uziez arduratzen ari diren edo arduratuko diren organo judizialek, betiere bat etorriz aplikatu beharreko legeria orokorrean eta, zehazki, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 40.1 artikuluan ezarritakoarekin."

Bestetik, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 40.1 artikuluak honako hau ezartzen du: "legeak, xedapenak edo lege indarra duten egintzak konstituzioaren kontrakoak direla deklaratzen duten epaiek ez dute biderik emanen prozesuak berrikusteko, baldin eta prozesuak gauza epaituaren indarra duen epaiaren bidez amaitu badira eta horietan konstituzioaren kontrako legeak, xedapenak edo egintzak aplikatu badira, salbu eta zehapen prozedura bati dagozkion zigor edo administrazioarekiko auzien prozesuetan, aplikatutako araua baliogabetzearen ondorioz zigorra edo zehapena murrizten bada edo erantzukizuna alde batera geratzen, salbuesten edo mugatzen bada."

Horrenbestez, eta ikusirik eskuartean ditugun egintza administratiboek zehapen espedienteak abiatu edo bideratu zituztela, Administrazioak egintza administratiboaren errebokatzea aplikatu dezake, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.1 artikuluarekin. Aipatu agindu horrek xedatzen duenez, administrazio publikoek kargak ezartzen dituzten egintzak edo kalterako ekintzak errebokatzen ahalko dituzte preskripzio epea igaro ez den bitartean eta baldin eta errebokatzea ez bada legeek onartzen ez duten lekapen edo salbuespena, eta ez bada berdintasun printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa.

Errebokatzea tramitatzeari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluak xedatzen du prozedura abiatzen edo tramitatzen duen administrazio organoak, prozedura edozein modutan abiatu dela ere, ofizioz edo alde batek eskaturik erabakitzen ahalko duela prozedura hori metatzea oinarri bera edo lotura estua duten beste batzuekin, baldin eta organo berak tramitatu eta ebatzi behar badu prozedura; metatzeko erabaki horren aurka ezin izanen da errekurtsorik aurkeztu. Bestalde, ebazpena interes orokorrekoa dela eta hartzaileak ugari direla ikusirik, ebazpena bitarteko ofizialean argitaratuz jakinaraziko da, arestian aipatutako prozedura legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen xedapen gehigarrietako lehenak aitortzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Artxibatzea urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz hasitako zehapen espedienteak, zerrendatuta daudenak ebazpen honen eranskinean (errege dekretu horren bidez, alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko).

2. Artxibatutako espedienteei dagozkien ordainketa-gutunak baliogabetzea.

3. Ebazpen hau Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora igortzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eranskinean aipatutako interesdunei jakinaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin.

Iruñean, 2023ko irailaren 27an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

ERANSKINA

ESPEDIENTEAREN ZENBAKIA

IFZ/AIZ

0002-0004-2020-005391

16585646R

0002-0004-2020-005395

Y3726384F

0002-0004-2020-005410

73466169Y

0002-0004-2020-005413

73434379W

0002-0004-2020-005414

73484794R

0002-0004-2020-005415

44646824Y

0002-0004-2020-005420

73617979Q

0002-0004-2020-005442

44634382F

0002-0004-2020-005443

15620411F

0002-0004-2020-005446

33432829Y

0002-0004-2020-005483

78754216P

0002-0004-2020-005484

29144096Z

0002-0004-2020-005521

72823550F

0002-0004-2020-005588

X3013378X

0002-0004-2020-005590

34086390E

0002-0004-2020-005591

45197635J

0002-0004-2020-005601

44170336D

0002-0004-2020-005606

72598149Y

0002-0004-2020-005611

44641867V

0002-0004-2020-005619

72689630Q

0002-0004-2020-005645

44649326R

0002-0004-2020-005647

73114794W

0002-0004-2020-005686

52443650Q

0002-0004-2020-005703

71458917X

0002-0004-2020-005706

15233441N

0002-0004-2020-005710

44164353Y

0002-0004-2020-005712

Y5683444C

0002-0004-2020-005730

44568058S

0002-0004-2020-005731

73461969S

0002-0004-2020-005754

16633135H

0002-0004-2020-005755

16641060P

0002-0004-2020-005786

73449403F

0002-0004-2020-005790

Y6795267T

0002-0004-2020-005822

44639100X

0002-0004-2020-005860

X3914887B

0002-0004-2020-005878

58431211X

0002-0004-2020-005887

15244350L

0002-0004-2020-005891

44152139M

0002-0004-2020-005911

72727580Q

0002-0004-2020-005913

28755301B

0002-0004-2020-005914

50968585X

0002-0004-2020-005974

72689807D

0002-0004-2020-005976

44572119M

0002-0004-2020-005977

15258853D

0002-0004-2020-005978

72441630W

0002-0004-2020-005979

44571023J

0002-0004-2020-005982

15143578X

0002-0004-2020-005986

15954737M

0002-0004-2020-005988

16787078E

0002-0004-2020-005991

15905147A

0002-0004-2020-005995

44629302X

0002-0004-2020-006018

44638386D

0002-0004-2020-006044

72508492A

0002-0004-2020-006046

X2722841D

0002-0004-2020-006047

Y7823183T

0002-0004-2020-006049

C02340855

0002-0004-2020-006054

44570548K

0002-0004-2020-006060

Y7008013L

0002-0004-2020-006063

X2767349N

0002-0004-2020-006068

44131968M

0002-0004-2020-006071

73033102Y

0002-0004-2020-006073

73281601J

0002-0004-2020-006082

X8346370S

0002-0004-2020-006096

73125956D

0002-0004-2020-006098

73463051Q

0002-0004-2020-006103

Y8231070M

0002-0004-2020-006108

Y1619072R

0002-0004-2020-006109

X6490019Y

0002-0004-2020-006110

Y7018754L

0002-0004-2020-006111

X6401868W

0002-0004-2020-006115

44637000A

0002-0004-2020-006117

73092889Q

0002-0004-2020-006118

73088880D

0002-0004-2020-006119

29153673T

0002-0004-2020-006140

78761112G

0002-0004-2020-006141

44467369C

0002-0004-2020-006145

44649814Y

0002-0004-2020-006150

45175210J

0002-0004-2020-006153

73418835Y

0002-0004-2020-006154

44645767F

0002-0004-2020-006155

73453552Q

0002-0004-2020-006157

44647749B

0002-0004-2020-006158

72818714R

0002-0004-2020-006160

X7135923N

0002-0004-2020-006164

78771685C

0002-0004-2020-006176

X5984415E

0002-0004-2020-006180

73484287T

0002-0004-2020-006188

X3301384X

0002-0004-2020-006190

71281084J

0002-0004-2020-006192

35772840C

0002-0004-2020-006193

Y5040844V

0002-0004-2020-006195

44552736B

0002-0004-2020-006230

X9362179Y

0002-0004-2020-006233

73242313D

0002-0004-2020-006246

72696773Y

0002-0004-2020-006249

72494347A

0002-0004-2020-006250

72498411L

0002-0004-2020-006293

52224126G

0002-0004-2020-006310

73108899H

0002-0004-2020-006313

73452883Z

0002-0004-2020-006317

45175798A

0002-0004-2020-006339

73140219N

0002-0004-2020-006340

44646764S

0002-0004-2020-006343

X5370737F

0002-0004-2020-006345

78750384V

0002-0004-2020-006368

73118891M

0002-0004-2020-006371

73420320L

0002-0004-2020-006376

X6857018M

0002-0004-2020-006378

33428632H

0002-0004-2020-006379

73421456M

0002-0004-2020-006380

Y6734290L

0002-0004-2020-006381

78751671Q

0002-0004-2020-006382

16023804A

0002-0004-2020-006383

44625700L

0002-0004-2020-006384

X8329696Q

0002-0004-2020-006385

73489385S

0002-0004-2020-006386

73484187S

0002-0004-2020-006400

29154901D

0002-0004-2020-006409

73639533L

0002-0004-2020-006412

Y0736595B

0002-0004-2020-006593

73627557A

0002-0004-2020-006623

Y0905230X

0002-0004-2020-006628

78773672Y

0002-0004-2020-006639

73141153A

0002-0004-2020-006640

Y5088097M

0002-0004-2020-006641

73110793A

0002-0004-2020-006642

73491017Z

0002-0004-2020-006643

73490796T

0002-0004-2020-006644

73436074H

0002-0004-2020-006645

73492581Z

0002-0004-2020-006646

72802475T

0002-0004-2020-006652

73115083S

0002-0004-2020-006653

73423805P

0002-0004-2020-006655

18080356X

0002-0004-2020-006679

16565615A

0002-0004-2020-006681

16500194V

0002-0004-2020-006682

16504283N

0002-0004-2020-006684

72815422K

0002-0004-2020-006686

48720507K

0002-0004-2020-006801

79418403R

0002-0004-2021-000037

Y0780681Y

0002-0004-2021-000058

X1604402Z

0002-0004-2021-000065

73460563N

0002-0004-2021-000066

78842913V

0002-0004-2021-000067

79485348Q

0002-0004-2021-000068

52444338Z

0002-0004-2021-000069

78772823P

0002-0004-2021-000071

78841147E

0002-0004-2021-000072

78761468S

0002-0004-2021-000073

25186795R

0002-0004-2021-000074

Y0711937D

0002-0004-2021-000075

72772288N

0002-0004-2021-000076

79485625V

0002-0004-2021-000077

78814289M

0002-0004-2021-000104

44613794G

0002-0004-2021-000337

44649519X

0002-0004-2021-000409

33439120H

0002-0004-2021-000410

33528082Q

0002-0004-2021-000416

X9271385Q

0002-0004-2021-000417

X9386439R

0002-0004-2021-000419

72690607G

0002-0004-2021-000442

44629586H

0002-0004-2021-000555

Y5046837F

0002-0004-2021-000556

X6431650E

0002-0004-2021-000561

FR025732

0002-0004-2021-000565

AU541476

0002-0004-2021-000794

71957320A

0002-0004-2021-000796

73423081C

0002-0004-2021-000811

Y1976350C

0002-0004-2021-000813

73488188Z

0002-0004-2021-000814

73422095T

0002-0004-2021-000815

73458341K

0002-0004-2021-000826

73467761B

0002-0004-2021-000827

73128729E

0002-0004-2021-000829

73114107M

0002-0004-2021-000834

73507125E

0002-0004-2021-000836

73451088J

0002-0004-2021-001190

21071875B

0002-0004-2021-001191

78779341V

0002-0004-2021-001195

73455729P

0002-0004-2021-001196

73452860Z

0002-0004-2021-001197

73430527Z

0002-0004-2021-001199

73454081Q

0002-0004-2021-001201

73438594P

0002-0004-2021-001202

73139945Z

0002-0004-2021-001206

73611384E

0002-0004-2021-001209

73463962F

0002-0004-2021-001223

73629056F

0002-0004-2021-001305

73488548Y

0002-0004-2021-001306

73601275X

0002-0004-2021-001307

73459440Q

0002-0004-2021-001308

73127178N

0002-0004-2021-001309

73519821E

0002-0004-2021-001313

73129932Y

0002-0004-2021-001314

73122667D

0002-0004-2021-001655

72818015S

0002-0004-2021-001656

73422606M

0002-0004-2021-001657

Y1782179S

0002-0004-2021-001658

Y6385846W

0002-0004-2021-001691

29144563K

0002-0004-2021-002072

71709840A

0002-0004-2021-002073

71350601R

0002-0004-2021-002176

18185981L

0002-0004-2021-002177

21072410V

0002-0004-2021-002178

72708995S

0002-0004-2021-002180

53540204E

0002-0004-2021-002357

73036979L

0002-0004-2021-002367

44645050A

0002-0004-2021-007019

79350858F

0002-0004-2021-007026

78756420G

0002-0004-2021-007029

53615089L

0002-0004-2021-007030

Y6504985R

0002-0004-2021-007038

X7894131W

Iragarkiaren kodea: F2314122