218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

416E/2023 EBAZPENA, urriaren 3koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetzari atxikirik.

Irailaren 26ko 403E/2023 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen Salvador Zabala Razquin jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuan Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru zen funtzionarioa (lanpostu zenbakia: 7194), eta aipatu burutza bete gabe gelditu zen. Burutza hori betetzeko, Institutuak Fermín Javier Cestau Apesteguía funtzionarioa proposatu du, institutuko horretako Kirolaren Zuzendariordetzari atxikirik dagoen goi-mailako kirol teknikaria.

Otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Horrenbestez, bat etorriz Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua Nafarroako Kirolaren Institutua bihurtzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan eskumenekin (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetzari atxikirik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 3an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2314255