1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
314E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Maite Tellechea Olaiz andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buru izendatzen duena.
Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuak –urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak aldatu zuen dekretu hori– Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta haren estatutuak onetsi zituen. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.
Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu zen, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onesten dituena. 242/2015 Foru Dekretu horren 11. artikuluan langileriaren arloan ezartzen diren eskudantziez baliatuz,
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik,
AGINTZEN DUT:
1. Maite Tellechea Olaiz andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buru izendatzea. Izendapenak 2023ko urriaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Maite Tellechea Olaiz andreari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Profesionalen Ataleko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2314187