218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

220/2023 FORU DEKRETUA, urriaren 11koa, José Ramón García de Eulate Jiménez jauna izendatzen duena Analisi eta Prospekzioko Bulegoko zuzendari kudeatzaile. Erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago.

Analisi eta Prospekzioko Bulegoa erakunde autonomoaren estatutuen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko du Analisi eta Prospekzioko Bulegoko zuzendari kudeatzailea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko titularrak proposatuta.

Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko urriaren hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. José Ramón García de Eulate Jiménez jauna izendatzea Analisi eta Prospekzioko Bulegoko zuzendari kudeatzaile (bulego hori atxikia dago Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari). Izendapenak ondorioak izanen ditu Analisi eta Prospekzioko Bulegoa erakunde autonomoa eratu eta haren estatutuak onesten dituen foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Analisi eta Prospekzioko Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2314611