2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Aldaketa, Udal Planaren 7.2.6 artikuluan. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2023ko irailaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea Ollarango Udal Planaren 7.2.6 artikuluan, erabileren baldintzei buruzkoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta egoki jotako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua, 77. artikuluak hara igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ollaranen, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2314299