217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 150. eta 151. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko urriaren 6ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Javier Ricardo Vallejo Varelak idatzia eta Ander Imizcoz Astizek sustatua, xede duena lerrokadura eta gehieneko okupazio eremu berriak ezartzea Ukarreko 1-150 eta 1-151 lurzatien elkarketatik sortuko den lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ukarren, 2023ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Jorge Juan Petrina Piñal.

Iragarkiaren kodea: L2314478