217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, peñei eta bestelako elkarteei dirulaguntzak emateko, Eguberriak direla eta. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 719463.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/719463).

Deialdi honen xedea da arautzea Tuterako Udalak hiriko peñei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarteei emanen dizkien dirulaguntzak, jai-animazioko jarduerak antolatzeagatik 2023-2024ko Eguberrien aurretik eta horiek bitartean. Jarduera horiek izan beharko dute Eguberrien ingurukoak soilik, edo Eguberrietako ekitaldiak egiten laguntzen dutenak, eta arreta berezia jarri beharko dute apainketan, girotzean eta jardueretan, Eguberrien gaiarekin bat etor daitezen. Deialdi honetan, gehieneko gastua 7.000 euro da.

Tuteran, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2314193