217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Gora jotzeko 23-01727 errekurtsoa, 1. poligonoko 151. lurzatiko jarduketari buruzkoa

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da María de la Mercedes Gago Agestak eta José Esteban Tellechea Izalek gora jotzeko 23-01727 errekurtsoa jarri dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Sunbillako Udalak 2023ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Erabaki hori, hain zuzen, atariko eginbideei amaiera emateari buruzkoa zen, eta ondorioztatzen zuen ez dagoela arrazoirik hirigintzako legezkotasuna babesteko espediente bat hasteko, hura urratzeagatik lurzati batean obrak gauzatzean.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute eta uzi horiei kontra egin nahi badiete, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera.

Sunbillan, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2314525