217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Zerrikumeak gizentzeko zerri-haztegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin abenduaren 28ko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Granja Los Plateros SL.

Jarduera: 5616 zerrikume gizentzeko zerri-haztegia.

Tokia: 2. poligonoa; 110., 113. eta 400. lurzatiak, El Carasol parajea.

Sorladan, 2023ko urriaren 2an.–Alkateordea, Raquel Lana Monreal.

Iragarkiaren kodea: L2314471