2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa xehatua Udal Planeko katalogoan (presa txikien katalogazioa)
Iruñeko Udalak, 2023ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-OCT-23 (11/CU).
«IKUSIRIK "Aldaketa xehatua Udal Planeko Katalogoan (presa txikien katalogazioa)" agiria; IKUSIRIK Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 22an hartutako erabakia (14/US), zeinaren bidez onetsi baitzen "Aldaketa xehatua Udal Planeko Katalogoan (presa txikien katalogazioa)" proiektua, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2023ko maiatzaren 18ko txostenarekin, Hirigintzako gerentearen albokoaren 2023ko maiatzaren 19ko txostenarekin, Osoko Bilkurako idazkariaren 2023ko maiatzaren 26ko txostenarekin, eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Atalaren 2023ko abuztuaren 30eko txostenarekin,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea agiri hau: "Aldaketa xehatua Udal Planeko katalogoan (presa txikien katalogazioa)".
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
3. Erabaki honen berri ematea Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2314597