2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK–
Gora jotzeko 23-01508, 23-01512 eta 23-01722 errekurtsoak, 2023-2024 ikasturterako eskoletan onartutako haurren zerrendak onesteari buruz
Gora jotzeko 23-01508, 23-01512 eta 23-01722 errekurtsoak, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko buruak 2023ko ekainaren 9an eman zuen ebazpen baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren eskoletan onartutako haurren behin betiko zerrendak 2023-2024 ikasturterako.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Cristina Astiz Goñik, María-Teresa Quintana Murguiadayk eta Vanesa Sarría Baigorrik gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dutela Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko buruaren 2023ko ekainaren 9ko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren haur eskoletan onartutako haurren behin betiko zerrendak 2023-2024 ikasturterako.
Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kaletik; 31007 Iruña) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko urriaren 5ean.–Zuzendari kudeatzailea, Eunate Ayestarán Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L2314361