217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2023ko ikaskuntza eta zerbitzuko proiektuen lehiaketarako deialdiaren laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 719792.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/719792).

Iruñeko Udalak 2023ko ikaskuntza eta zerbitzuko proiektuen lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

Zinegotzi ordezkariaren 2023ko urriaren 2ko 1/2023 RED Ebazpenaren bidez onetsi da.

Lehena.–Xedea.

2023ko ikaskuntza eta zerbitzuko proiektuen lehiaketa: Lehiaketa honen xedea da ikaskuntza-zerbitzuko hezkuntza-proiektuak sortu eta abiaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko entitateetan, etapa bakoitzeko curriculumeko ikaskuntza-prozesuak eta ikasleek tokiko komunitateari zerbitzua ematekoak uztartzen dituen metodologia didaktiko gisa.

Bigarrena.–Sari-modalitateak.

Honako sari-modalitate hauek ezarri dira:

1. modalitatea: haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako proiektuak.

2. modalitatea: DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako proiektuak.

3. modalitatea: lanbide Heziketako eta arte irakaskuntza arautuetako ikastetxeetako proiektuak.

4. modalitatea: nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko Entitate edo Elkarteak, baldin eta beren estatutuen arabera helburuen artean badute hezkuntza izaerako proiektuak egitea.

Hirugarrena.–Diru-zuzkidura.

Deialdi honi gehienez ere 10.000 euroko aurrekontu-kontsignazioa esleitu zaio sarietarako.

Laugarrena.–Hautagaien betekizunak.

Lehiaketan honako hauek parte hartzen ahalko dute:

–Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo, Lanbide Heziketako eta arte irakaskuntza arautuetako Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduek.

–Nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko entitate edo elkarteek, baldin eta beren helburuen artean badute hezkuntza izaerako proiektuak egitea.

Bosgarrena.–Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.

Proiektuak Iruñeko Udalaren eskabide ofizial bidez aurkeztu behar dira, eta horrekin batera aurkeztu beharko da I. eranskin gisara atxikita doan izena emateko formularioa.

Ikaskuntza eta zerbitzuko proiektuak bat etorri beharko du I. eranskin horretan jasotako orientabideekin eta formatu metodologikoarekin.

Lanak honako helbide honetara bidali behar dira:

Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, behea-Kondestablearen jauregia), erregistro osagarrietara, edo telematikoki, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikora (www.pamplona.es/eu).

Halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiltzen ahalko da.

Lanak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da, eta 2023ko azaroaren 10ean (ostirala) amaituko.

Iruñean, 2023ko urriaren 4an.–Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko zinegotzi ordezkaria, Carlos Casimiro Salvador Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2314231