2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Deialdia, euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako 2023ko dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 719946.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/719946).
Lehena.–Onuradunak.
2022-2023 ikasturtean Oteitzan emandako euskarako edo musikako ikastaro batean matrikulatu ziren pertsona fisikoak.
Bigarrena.–Xedea.
Alde batetik euskara ikastea, eta, bestetik, musikako prestakuntza jasotzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Udalak osoko bilkuran onetsiak. Eskuragarri daude udal bulegoetan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiko gehieneko kopurua, guztira, 4.000 eurokoa da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Hamar egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oteitzan, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2314266