2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Beire etorbideko 18, 20 eta 22 zenbakietako eraikinean. Hasierako onespena
Iragarki honen bidez jakinarazten da Erriberriko Udalak, 2023ko irailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela hiri-jarduketarako plan berezi bat, eragiten diena Erriberriko Beire etorbideko 18, 20 eta 22 zenbakietako eraikineko elementu irtenen espaloi gaineko altuerei eta hegalen luzerari.
Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Erriberrin, 2023ko urriaren 10ean.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2314574