217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia egiten zaie Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 Ebazpenaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa duten pertsonei (166/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostuak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta 167/2023 Ebazpenaren bidez, gainditu duten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren).

Iragarki honen bidez jakinarazten da Yolanda Barbería Hueso andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela bi ebazpen hauen aurka: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 Ebazpenaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka. 166/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostuak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta 167/2023 Ebazpenaren bidez, gainditu duten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren, eta zerrenda horiek hautaketa-prozedura hauei dagozkie: maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegi-irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetan sartzekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak, salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez betetzeko (aipatu merezimendu-lehiaketa Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Errekurtsoak, zehazki, Musikako eta Arte Eszenikoetako (lanbide irakaskuntzetako) irakasleen kidegoko Dantza Klasikoko (gaztelania) espezialitateari eragiten dio.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Iruñean, 2023ko urriaren 10ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2314554