217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Errege kaleko 20 eta 22 zenbakietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko urriaren 5eko 2023-1131 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, oztopo fisikoak kentzeko eta igogailua paratzeko Noaingo Errege kaleko 20 eta 22 zenbakietako eraikinetan, eraikin horietako jabekideen elkargoek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.

Noain Elortzibarren, 2023ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2314475