217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

1. poligonoko 747. lurzatiaren urbanizazio-proiektua aparkaletuetarako. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburu Sebastián Marco Zaratieguik, urriaren 3ko 2023-1106 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Noaingo 1. poligonoko 747. lurzatia urbanizatzeko proiektua aparkaletuetarako, 3P Biopharmaceuticals SL sozietateak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2314273