2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko UE-15 unitatean. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2023ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Pisos Mendavia SLk sustatua, aldaketa puntuala egiteko Mendabiako Plan Orokorrean, UE-15 unitatearen esparruan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mendabian, 2023ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2314572