2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko, Iturengo 2. poligonoko 345. lurzatian. Hasierako onespena
Iturengo Udalak 2023ko irailaren 21ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Iturengo katastroko 2. poligonoko 345. eta 347. lurzatien artean doan N-70 errepidearen ondoan abiatuko den biltegirako bidearen 678 m² herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 345. lurzatiari dagozkion Sagardia Armisen anai-arreben jabetza partikularreko 2.393 m2rekin trukatzeko, Berroarteko errekarekin muga egiten duen eremuan.
Espedienteari lotutako adituen dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.
Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Ohartarazten da ezen horrelakorik jaso ezean hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela.
Iturenen, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2314205