217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Areta Hegoaldeko plan partzialaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko irailaren 20ko 2023-1026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa puntual bat Areta Hegoaldeko plan partzialean, Saumariz SLk sustatuta. Aldaketaren helburua da ibilgailuak babesteko markesinak eraiki ahal izatea Areta Hegoaldea industrialde osoko lurzati libre pribatuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agiriaren testua kontsultagai egonen da www.huarte.es egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

Uharten, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2314621