2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa, Martzillako errepidean industria-eremua handitzeko arau subsidiarioetan. Hasierako onespena
Udalak, 2023ko irailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat, Martzillako errepidean industria-eremua handitzeko arau subsidiarioetan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Funesen, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2314198