217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 820., 821., 822. eta 823. lurzatietan, Logroñoko Bidea kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakiei dagokiena. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat katastroko 3. poligonoko 820., 821., 822. eta 823. lurzatien gainean, Lizarrako Udal Planeko U.C.-2.8 unitate finkatuaren eremuan (Logroñoko Bidea kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakietako eraikinei dagokie), jabeen erkidegoek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2314202