2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa Tutera kaleko 2. zenbakian, arkitektura oztopoak kentzeko. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 29an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Tutera kaleko 2. zenbakiko eraikinean arkitektura oztopoak kentzeko, jabeen elkarteak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2314194