217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa puntual egituratzailea Udal Planean, 1. poligonoko 60., 61., 292. eta 490. lurzatietan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2023ko irailaren 29ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual egituratzailea Doneztebeko Udal Planean, Doneztebeko 1. poligonoko 60., 61., 292. eta 490. lurzatietan. Jesús María Zabala González izan da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Donezteben, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2314164