2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 1382. lurzatian. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen determinazio egituratzaileen aldaketa egitea indarrean den Udal Plan Orokorrean, Burlatako 1. poligonoko 1382. lurzatian, Centro de Formación Social SAk sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. eta 77. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Burlatan, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2314238