217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Borondatezko birpartzelazio proiektua, Udal Planeko UD-43 unitatean. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 18an egin bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat Udal Plan Orokorreko 43. garapen unitatean. María Soledad Lasheras Ostak, José Manuel Monguilánek eta María Pilar Bobe Sáezek sustatu dute, esparru horretako lurren jabeak baitira, eta Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak idatzi du, 2023ko uztailean.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Buñuelen, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2314101