217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Besterengarritasuna deklaratzea eta higiezina lagatzea. Baztango 16605 erregistro finka

Baztango Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, premiazko 1. puntuan erabaki zuen:

1.–Baztango 16605 erregistro finkaren besterengarritasuna deklaratzea, Iruñeko 5 zenbakiko Jabetza Erregistrokoa, 3411 liburukia, 263 liburua, 185 folioa, ondare-izaerakoa.

2.–Higiezina Navarra de Suelo y Vivienda SAren alde doan lagatzeko prozedura hastea, Baztango Udalak eta Navarra de Suelo y Vivienda SAk etxebizitzaren arloan 2022ko abenduaren 15ean sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintza eta zehaztapenekin, eta honako baldintza hauekin: "Baztango Udalak eta Navarra de Suelo y Vivienda SAk etxebizitzaren arloan sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasotakoak".

3.–Espedientea 15 egunez jendaurrean paratzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzea.

Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2314531