2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Jendaurrean jartzeko epe berria
Baztango Udalak 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 17. puntuan onetsi zuen Baztango hirigune historikoak berritzeko hiri-jarduketako plan berezia jendaurrean jartzea 2023ko azaroaren 30era arte.
Jendaurreko erakustaldian, edozein pertsonak aztertu ahal izango du hiri jarduketako plan berezia, eta egoki diren alegazioak egin ahal izango dira
Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2314524