217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Urbanizazio proiektua Arizkungo 56. poligonoko 53. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 15. puntuan hasiera batez onetsi zuen Arizkungo (Baztan) 56. poligonoko 53. lurzatian mugatutako UE-5 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektua, Patxi Menta Nemoursek sustatua.

Hori dena aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2314522