217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia Oronozko 6. poligonoko 7. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 14. puntuan hasiera batez onetsi zuen Oronozko Sagualde kaleko 14. zenbakian dagoen 6. poligonoko 7. lurzatian dagoen eraikuntza erregularizatzeko Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren proiektua, José Luis Arregui Mindeguiak sustatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2314519