217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Plan berezi independentea Erratzuko 27. poligonoko 16. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 13. puntuan hasiera batez onetsi zuen Venta du Carrelage SLk sustatutako plan berezi independentearen proiektua, Erratzuko Olasur auzoko 27. poligonoko 16. partzelan dagoen Loribenta etxearen hirigintza-baldintzak arautzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2314518