217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Birpartzelazio proiektua Elbeteko 18. poligonoko 197. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 12. akordioan hasierako onespena eman zion borondatezko birpartzelazioari, Baztango Udal Planeko Elbeteko 18. poligonoko 197. partzelarako idatzitako Hiri-jarduketako Plan Berezia betetzeko.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2314513