217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlana 1. poligonoko 977. lurzatian. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ignacio Lizarraga Mozok sustatu eta Carlos Ijurco Calvo arkitektoak prestatu duen xehetasun azterlana, helburu hau duena: "Igogailua jartzea, irisgarritasuna konpontzeko, +0.00 kotan, 1. poligonoko 977. lurzatian dagoen eraikinean".

Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2023ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2314148