217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean jartzea

Araizko Udalak, 2022ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Araizko udal mugapeko balorazio ponentziaren berrikuspena egitea.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren webguneko https://araitz.eus/2023/10/balorazio-ponentziaren-proiektua/ estekan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Araitzen, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2314268