1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
343/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baitira Iulen Xabier Urbiola Loyarte jaunak han jarri dituen eta 338/2023 eta 346/2023 prozedura arruntetan gauzatu diren administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio espedienteak.
Iulen Xabier Urbiola Loyartek administrazioarekiko bi auzi-errekurtso jarri ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan: bata, Nafarroako Gobernuak 2023ko ekainaren 7an hartutako Erabakiaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 679/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez); eta beste errekurtsoa, Nafarroako Gobernuak 2023ko ekainaren 14an hartutako Erabakiaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, oposizio-lehiaketa bidez, egonkortze prozesuaren barruan eta txanda irekian).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezazkiotela administrazio espedienteak, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Iulen Xabier Urbiola Loyarte jaunak sala horretan jarri dituen eta 338/2023 eta 346/2023 prozedura arruntetan gauzatu diren administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio espedienteak.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 6an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2314510