2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Akats zuzenketa, honako deialdi honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa sistemako hautaproben bidez, garbitzaileen lanpostua bete dadin aldi baterako kontratuarekin
Honako deialdi honen iragarkia argitaratu zen 2023ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14an: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa sistemako hautaproben bidez, garbitzaileen lanpostua bete dadin aldi baterako kontratuarekin; eta akatsa atzeman da iragarki horretan.
Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Horiek horrela, honako mahaikide hau gehitzen da kalifikazio-epaimahaian:
"–Mahaikidea: Susana Garrido Lasheras, Etxarri Aranazko Udaleko garbitzailea.
Ordezkoa: izendatzen duena."
Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Etxarri Aranatzen, 2023ko urriaren 10ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2314564