1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
209/2023 FORU DEKRETUA, urriaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atal eta bulego batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk jakinarazi dute beharrezkoa dela atal eta bulego batzuetako burutzetarako betebeharrak aldatzea.
Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko betebeharrei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.
Espedientean jasota dago Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak aldaketa horri buruz egin duen aldeko txostena.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko urriaren lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko eskatzen diren betebeharrak ezartzearren); zehazki, zenbait burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzen dira. Horrenbestez, burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez bete nahi dituzten izangaiek berariazko betebehar hauek bete beharko dituzte:
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia
Langileriaren Plantillaren Bulegoko burutza.
Lanpostu zenbakia: 36059.
Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia
Plangintza, Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 9889.
Berariazko betebeharrak:
Maila: A, B, C.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2023ko urriaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2314248