2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Akats zuzenketa, Hirigintzako araudi orokorraren aldaketaren hasierako onespenean
2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, argitara eman zen Arantzako Hirigintzako araudi orokorraren aldaketa baten hasierako onespena. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.
Gaztelaniazko bertsioan, honela dioen tokian: "El Pleno del Ayuntamiento de Arantza, en sesión ordinaria celebrada el 10 de marzo de 2023, aprobó inicialmente la modificación pormenorizada del artículo 21 de la Normativa urbanística general", honela behar du: "El Pleno del Ayuntamiento de Arantza, en sesión ordinaria celebrada el 27 de abril de 2023, aprobó inicialmente la modificación pormenorizada del artículo 21 de la Normativa urbanística general".
Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: L2314550