215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Sesmako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko uztailaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Honako erreferentzia-zenbaki hau duen enkante administratiboaren iragarkia: 03098.

2. Enkantearen eta enkantean jartzen den ondasunaren funtsezko datuak Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide honetan ageri dira: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2023-3100200103098.

3. Enkantea helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da. Enkantea irekitzen denetik hogei egun naturaleko epean eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jartzen den ondasuna:

–Lote bakarra.

Sesmako 849. finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroaren arabera:

Hiri finka: Sesmako Los Descalzos kalean dagoen etxea –edo Escalzos kalean, katastroan ageri den bezala–, 23. zenbakia duena. Bi solairu eta zorua ditu, eta estali gabeko eremu edo ukuilu bat. Etxeak berrogeita bederatzi metro eta hogeita bost dezimetro karratu ditu, eta ukuiluak, berriz, hogeita hamar metro eta hamasei zentimetro karratu. Mugak: eskuinaldean, sarreran, Tomás Etayo Lumbrerasen etxea; ezkerraldean, Simón Larrainzarren etxea; eta atzealdean, Germán Arceniegaren etxea. 2. poligonoko 253. lurzatiko 1. hiri-azpiareako 1., 2. eta 3. hiri-unitateei dagokie.

Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo afekzioak:

Ez dago.

Katastrokoa: Sesmako 2. poligonoko 243. lurzatiko 1. hiri-azpiareako 1-3 hiri unitateari dagokio. Ondasun higiezinaren katastro-erreferentzia: 310000000001573461AJ.

6. Lehentasunez erosteko eskubide baten edo lehentasunez eskuratzeko eskubideren baten balizko titularrik badago, Mahaiak behin-behinean erabakitako esleipena etenda geratuko da, aplikatu beharreko legeriaren arabera, titular horiek beren eskubideaz baliatu daitezkeen bitartean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2023ko urriaren 10ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2314567