2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
23-01472 gora jotzeko errekurtsoa, kalte material eta moralengatik egindako kalte-ordain eskaerari emandako erantzunaren kontra
Honen bidez jakinarazten da María-Pilar García Glaríak aurkeztu duela 23-01472 gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kalean, 31007 Iruña), Vianako Udalak emandako egintza baten kontra. Egintza hori lotuta dago kalte material eta moralengatik egindako kalte-ordain eskaera bati.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2314195