2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
"Bizikletetarako eta beste MPI batzuetarako plataforma (bizikleta bidea)" izeneko proiektuaren desjabetze-espedientean okupatu aurreko aktak jasotzeko deialdia
Eguesibarko Udalaren osoko bilkurak 2023ko maiatzaren 2an hartutako erabakiaren bidez (maiatzaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 104. zenbakian), "Eguesibarrerako bizikleten eta beste MPI batzuen plataforma (bizikleta bidea)" proiektua egikaritzeko desjabetzeak eragindako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onartu zen.
Nafarroako Gobernuaren 2023ko maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez, aipatutako proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen okupazioa premiazkotzat jo zen nahitaezko desjabetzea egiteko. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2023ko maiatzaren 26ko 110. zenbakian.
324. eta 347. katastro-partzelen titularrarekin agiri bat sinatu da, aipatutako proiektua lursail horietan gauzatzeko behar den okupazioa egitea gaitzen duena.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan xedatutakoaren arabera, eta proiektu horrek eragindako lurrak okupatu behar direnez, desjabetzearen eraginpeko ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egin behar zaie, xede horretarako agiririk sinatu ez badute.
Adierazitako ondorioetarako, eta 2023ko maiatzaren 2ko osoko bilkuraren erabakia betez eta exekutatuz, Alkatetza honek,
EBATZI DU:
1.–Desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, baldin eta ez badute behar den okupazioa egiteko gaitzen duen dokumenturik sinatu, 2023ko azaroaren 6an, 09:00etan, Eguesibarko Udalean ager daitezen (Garajonay kalea 1, Sarriguren, Eguesibar), okupatu aurreko aktak jasotzeko eta, hala badagokio, eraginpeko ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzeko, jarraian adierazten den moduan:
"EGUESIBARRERAKO (NAFARROA) BIZIKLETETARAKO ETA BESTE MPI BATZUETARAKO PLATAFORMA (BIZIKLETA BIDEA)" PROIEKTUA
Okupatu aurreko aktak jasotzeko deialdia
Aktak jasotzeko tokia: Eguesibarko Udala (Sarriguren) Eguna: 2023/11/6 |
HITZORDUA | DEITUTAKOAK | POLIGONOA | LURSAILA | UDALERRIA |
9:00 | Katastroko honako lursailen titularrak | 14 | 201 | Olatz (Eguesibar) |
14 | 323 | Olatz (Eguesibar) |
13 | 1242 | Gorraitz (Eguesibar) |
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Eguesibarko Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da, eta eraginpeko titularrei jakinaraziko zaie banakako zitazio-zedularen bidez. Jakinaraziko da, halaber, argitalpen horrek, indarrean dagoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazpen gisa balioko duela identifikatu ezin izan diren interesdun posibleentzat, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunentzat eta leku ezezagunean daudenentzat.
3.–Interesdunei jakinarazten zaie, eraginpean dauden pertsonak edo haien titularrak bertaratu beharko direla egintzara, haien nortasun agiri nazionalarekin, eta haien titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztuz. Perituekin eta haien kargura dagoen notario batekin joan ahal izango dira.
4.–Era berean, interesdunei jakinarazten zaie deialdi hau, izapide-egintza denez, ezin dela inpugnatu.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko urriaren 6an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2314496