215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu ordenantzaren aldaketa, zeina indarrean jarriko baita 2024ko urtarrilaren 1ean.

Jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2023ko irailaren 27an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2314182