2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Euskara ikasteko laguntzak arautzeko oinarriak. Onespena
Tafallako Udaleko Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkari nagusiak, 2023ko urriaren 3an, ebazpen bat eman zuen, euskara ikasteko laguntzak arautzeko oinarriak onesteko. Jarraian ematen dira oinarriok.
Tafallan, 2023ko urriaren 3an.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
OINARRIAK, EUSKARA IKASTEKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK EMATEKO
Tafallako Udalak, Euskara Batzordearen bidez, dirulaguntzak emanen ditu. Hona hemen:
OINARRIAK
1.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da tafallar helduak euskara ikastera bultzatzea.
2.–Dirulaguntzak emateko prozedura.
Dirulaguntzak emateko prozedura izapidetuko da norgehiagokako araubideari jarraikiz. Horretarako, behar den denboran eta moduan aurkeztutako eskaerak azterturik emanen dira laguntzak, 3. oinarrian ezarritako baldintzak aplikatuz.
Horretarako gaitutako aurrekontuko partidaren kargura ordainduko da.
3.–Onuradunek dirulaguntza eskuratzeko bete beharreko baldintzak.
3.1) Eskatzaileak:
Euskara ikasteko laguntza hau eska dezakete baldintza hauek biltzen dituzten pertsonek:
a) 16 urte baino gehiago izatea.
b) Tafallan erroldatuak egotea. Ikastaroa bukatzen den egunean erroldaturik segitu beharko da, laguntza osoa jasotzeko. Hala ez bada, kalkulu proportzionala eginen da bajaren egunaren arabera.
c) Deialdi honetatik kanpo daude, administrazio publikoren edo enpresa pribaturen bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden Tafallako pertsonak.
d) Nafarroako Gobernuak urtero emanen du argitara euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia. Euskara ikasten duen Tafallako ikasleak lehenik eta behin Nafarroako Gobernuari eskatu behar dio laguntza. Bigarrenik, Tafallako Udalari. Eskatzaileek jaso dituzten laguntza guztiak jakinarazi beharko dizkiote Tafallako Udalari (2. eranskina).
3.2) Ikastaroak:
a) Diruz lagunduko dira ikastaro homologatu estentsiboak (120 ordu baino gehiago), intentsiboak (70 ordu baino gehiago), barnetegiak (gutxienez 7 egunekoak), eta autoikaskuntzakoak. Deialditik kanpo daude azterketa-tasen, liburuen edo bestelako materialen gastuak, bai eta ikastetxera joateko gastuak ere.
b) Maila bereko ikastaro bakar batengatik jaso dezakete laguntza eskatzaileek, salbuespenezko kasuetan izan ezik. Horiek behar bezala baloratuko ditu organo eskudunak, eta eskatutako gutxieneko asistentzia frogatu beharko da (klase orduetatik %80).
4.–Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Deialdi honetan jasotako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira bestelako erakunde publiko nahiz pribatuek xede bererako ematen dituzten gainerako guztiekin, baina gainfinantzaketarik gabe, betiere. Horrelakorik gertatuz gero, horren berri emanen zaio idatziz Udaleko Euskara Zerbitzuari, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu dezan behar den gehieneko diru-mugaraino. 2. eranskina.
5.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.
Eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun baliodunean aurkeztuko dira Tafallako Udaleko erregistro orokorrean. Epe hori luzaezina izanen da, eta ez da eskaerarik onartuko epetik kanpo.
6.–Aurkeztu beharreko agiriak.
6.1. Eskabide orokorrarekin batera (1. eranskina), honako hauek aurkeztuko dira:
–Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria. Horrek ikastaroaren ezaugarriak azalduko ditu: iraupenaren datak, maila, ordu kopurua, asistentzia eta kostua. Asistentziak %80tik gorakoa izan beharko du, laguntza kobratzeko.
–Matrikula ordaindu izanaren frogagiria, banku entitateak edo ikastaroa antolatu duen erakundeak egina.
–Dirulaguntza zer banku-libretatan jaso nahi den, libreta horrexen lehenbiziko orrialdearen fotokopia.
–Gizarte Segurantzaren eta Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria, tributu betebeharrak egunean izatea egiaztatzeko.
7.–Laguntzen zenbatekoa.
7.1. Matrikularen gastuaren %50 izanen da laguntza, eta gehienez ere 250 euro.
7.2. Nolanahi ere, eta aurrekontuan horretarako den diruaren arabera, eskaera kopurua deialdian den kontsignazio ekonomikoa baino handiagoa bada, ezarritako betekizunak betetzen dituzten pertsonen artean hainbanatuko da.
8.–Ebazpena eta jakinarazteko epea.
8.1. Alkatetza izanen da organo eskuduna deialdiaren dirulaguntza emateko prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko, aintzat harturik bere garaian eman ziren dekretuak, eskumenak eskuordetzeko.
8.2. Dirulaguntza emateko prozedura ebazteko epea hilabetekoa izanen da, eta jakinarazpena 10 eguneko epean eginen da.
8.3. Ordainketa behin eginen da banku transferentzia bidez eta emandako kontu korrontearen zenbakira, dirulaguntza emateko ebazpenaren datatik hilabeteko epean.
9.–Dirulaguntzaren publizitatea.
Emandako dirulaguntzaren publizitatea eginen da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bidez eta Udalaren webguneko gardentasun atariaren bidez.
10.–Dirulaguntza ematen duen organoaren aldeko berme neurriak.
Ez da berme neurririk eskatzen gai honi buruz.
11.–Jarduera azpikontratatzeko aukera.
Oinarri hauen xedeko jarduera ezin da azpikontratatu.
12.–Onuradunaren betebeharrak publizitateari dagokionez.
Onuradunak ez du betebeharrik dirulaguntzaren xedeko jardueraren finantzaketaren publizitateari buruz.
13.–Onuradunaren betebeharrak.
Onuradunaren betebeharrak dira:
a) Dirulaguntza emateko oinarri den helburua betetzea.
b) Emandako dirulaguntza ez erabiltzea beraren xede diren gastuak finantzatzeko baizik.
c) Organo emaileari justifikatzea betebehar eta baldintzak betetzen direla, jarduera egin dela eta dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi den helburua bete dela. Justifikazioa bete dela ulertuko da 6. puntuan eskatu dokumentazioa aurkezten bada.
d) Organo emailearen egiaztapenak onartzea, bai eta organo eskudunek egiten duten beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.
e) Organo emaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Jakin bezain laster egin beharko zaio komunikazio hori eta, betiere, jasotako funtsak justifikatu baino lehen.
f) Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena ematen denean, egunean izatea zergen gaineko betebeharrak Nafarroako Foru Ogasunarekin eta Tafallako Udalarekin –ofizioz eginen baitute egiaztapena–, bai eta Gizarte Segurantzarekin ere.
g) Gordetzea jasotako funtsen erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztapenaren eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean.
h) Ebaluatzaileei lana erraztea.
i) Ez da aurkeztu beharko kontabilitateko liburu edo erregistro berariazkorik, dirulaguntza behar bezala justifikatzeko.
j) Udalaren Kontu-hartzailetza Orokorrari dagokion dokumentazioaren egiaztapena onartzea.
k) Dirulaguntza ematean ezarritako betebehar partikularrak betetzea.
l) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, jasotako funts publikoak itzultzea, edota egin den ikastaroaren kostuaren gainetik lortutako soberakina.
14.–Dirulaguntzaren itzulketa.
14.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 36. artikuluan ezarritako deuseztasun edo deuseztagarritasun kasuez gainera, honako kasu hauetan ere bidezkoa izanen da jasotako zenbatekoak itzuli behar izatea eta berandutze-interesak eskatzea (dirulaguntza ordaintzen denetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoak):
a) Dirulaguntza lortu izana horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.
b) Proiektuaren xedea osorik edo hein batean ez betetzea, dirulaguntza ematea oinarritzen duen jokabidea ez hartzea, edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak ez betetzea.
c) Justifikatzeko betebeharra ez betetzea edo behar bezala ez justifikatzea.
14.2. Itzuli beharreko kopuruak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat joko dira; premiamendu-bidea erabiliko da baldin diru-sarrera ez bada egiten ezarritako epeetan.
14.3. Jasotako zenbatekoak osorik edo hein batean itzultzen badira, berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira, bidezko bada. Inguruabar horretatik aparte, eska daitezkeen zehapenak ere ezartzen ahalko dira. Itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko (jasotako zenbatekoak osorik edo hein batean) proportzionaltasun irizpideari jarraikiko zaio.
15.–Itzultzeko prozedura.
Emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura Tafallako Udalaren Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari lotuko zaio.
16.–Ez-betetzeak.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketak berekin ekarriko du laguntza emateko ebazpena aldatzea edo deuseztatzea.
17.–Interpretazioa.
Deialdi honetan auzirik gertatuz gero, Tafallako Udalak du halakoak ebazteko eskumen esklusiboa. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, Dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza aplikatuko da, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako haren erregelamendua ere, eta harekin bat heldu den gainerako araudi aplikagarria.
18.–Errekurtsoak.
Ebazpen honek amaiera emanen dio administrazio bideari, eta beronen aurka, hautara, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
ANEXO 1. ERANSKINA.–CONVOCATORIA AYUDAS APRENDIZAJE EUSKERA /EUSKARA IKASTEKO LAGUNTZEN DEIALDIA
Don/Doña / Jaun/Andrea | DNI / N.A. |
Domicilio / Helbidea | C.P. / P.K. |
Localidad / Herria | N.º tlf. / Tlf. zk. |
En nombre propio o en representación de (táchese lo que no proceda).
Bere izenean edo ondoko honen izenean (ezabatu, behar ez dena).
Don/Doña / Jaun/Andrea | DNI / N.A. |
Domicilio / Helbidea | C.P. / P.K. |
Localidad / Herria | N.º tlf. / Tlf. zk. |
DATOS BANCARIOS-BANKU-DATUAK.
ES _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ | Titular / Titularra |
DATOS DEL CURSO DE EUSKERA / EUSKARA IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
Centro de euskaldunización / Euskaltegia | |
Nivel / Maila | |
Horario / Ordutegia | |
Precio de la matrícula / Matrikularen prezioa | |
Documentos adjuntados (4. punto de la convocatoria). Marcar X en el cuadro correspondiente.
Honekin batera aurkeztutako agiriak (deialdiaren 4. puntua). Idatzi X dagokion laukian.
Instancia de solicitud de subvención Dirulaguntza eskabidea | |
Certificado de la entidad organizadora Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria | |
Justificante del pago de la matrícula (100%) Matrikula ordaindu izanaren frogagiria (%100) | |
Fotocopia de la primera hoja de la libreta (IBAN) Libretaren lehenbiziko orrialdearen fotokopia (IBAN) | |
Certificado de la Seguridad Social y Hacienda Foral de Navarra Gizarte Segurantzaren eta Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria | |
Tafalla, (fecha / data) ..................................................................
Eskatzailearen sinadura / Firma de la persona solicitante
TAFALLAKO UDALA | | AYUNTAMIENTO DE TAFALLA |
DATUEN BABESA. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, Tafallako Udalak behar diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Herritarrak emandako datu pertsonal horien bilketa, tratamendu eta lagapenaren helburua aurkeztutako eskaeraren kudeaketa administratiboa baizik ez da. Herritarrek noiznahi erabili ahal izanen dute sartu eta zuzentzeko eskubidea, Nafarroako Plazako 5ean dagoen Jendea Hartzeko Bulegora joz (Posta kodea: 31300-Tafalla; telefonoa: 948 70 18 11). | | PROTECCIÓN DE DATOS. De acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales, el Ayuntamiento de Tafalla adopta las medidas oportunas para garantizar el tratamiento confidencial de sus datos. La finalidad de la recogida, tratamiento y cesión de estos datos personales facilitados por la ciudadanía es exclusivamente la gestión administrativa de la solicitud presentada. La persona podrá en todo momento ejercitar su derecho de acceso y rectificación dirigiéndose a las Oficinas de Atención al Público ubicadas en plaza de Navarra, 5 (Código Postal 31300-Tafalla, teléfono 948 70 18 11). |
ANEXO 2. ERANSKINA
HELBURU BERERAKO BESTE LAGUNTZA BATZUEI BURUZKO ZINPEKO AITORPENA Nik, ............................................................................................. ................................................................................. NANarekin, ADIERAZTEN DUT: Beste administrazio publiko batzuetatik, erakunde publiko zein pribatuetatik edo partikularrengandik, naziokoak zein nazioartekoak, inolako dirulaguntzarik eskatu edo jaso ez izana, deialdi honen helburu bererako. Deialdi honen helburu bererako beste administrazio publiko batzuei, erakunde publiko zein pribatuei edo partikularrei, estatukoei zein nazioartekoei, dirulaguntza hauek eskatu izana: • Eskatu diren dirulaguntzak: (Zehaztu data, entitatea, zenbatekoa) – – • Eskuratu diren dirulaguntzak: (Zehaztu data, entitatea, zenbatekoa) – – Eta Tafallako Udalean horrela jasota gera dadin, 2022-2023ko deialdian euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko, honako hau sinatzen dut: | | DECLARACIÓN JURADA SOBRE OTRAS AYUDAS PARA EL MISMO OBJETO Don/Doña ................................................................................... Con DNI ...................................................................................... MANIFIESTA: No haber solicitado ni obtenido ningún tipo de subvención de otras Administraciones Públicas, Entes públicos o privados o de particulares, nacionales o internacionales, para la misma finalidad que la de esta convocatoria. Haber solicitado las siguientes subvenciones de otras Administraciones Públicas, Entes públicos o privados o de particulares, nacionales o internacionales, para la misma finalidad que la de esta convocatoria: • Subvenciones solicitadas: (Indíquese fecha, entidad, importe) – – • Subvenciones obtenidas: (Indíquese fecha, entidad, importe) – – Y para que así conste ante el Ayuntamiento de Tafalla, a los efectos de la solicitud de subvenciones para aprendizaje de euskera en la convocatoria de 2022-2023, firma la presente, |
Tafalla, (fecha / data) ..................................................................
Adierazpena egiten duenaren sinadur / Firma de la persona declarante
TAFALLAKO UDALA | | AYUNTAMIENTO DE TAFALLA |
DATUEN BABESA. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, Tafallako Udalak behar diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Herritarrak emandako datu pertsonal horien bilketa, tratamendu eta lagapenaren helburua aurkeztutako eskaeraren kudeaketa administratiboa baizik ez da. Herritarrek noiznahi erabili ahal izanen dute sartu eta zuzentzeko eskubidea, Nafarroako Plazako 5ean dagoen Jendea Hartzeko Bulegora joz (Posta kodea: 31300-Tafalla; telefonoa: 948 70 18 11). | | PROTECCIÓN DE DATOS. De acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales, el Ayuntamiento de Tafalla adopta las medidas oportunas para garantizar el tratamiento confidencial de sus datos. La finalidad de la recogida, tratamiento y cesión de estos datos personales facilitados por la ciudadanía es exclusivamente la gestión administrativa de la solicitud presentada. La persona podrá en todo momento ejercitar su derecho de acceso y rectificación dirigiéndose a las Oficinas de Atención al Público ubicadas en plaza de Navarra, 5 (Código Postal 31300-Tafalla, teléfono 948 70 18 11). |
Iragarkiaren kodea: L2314217