215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Erabilera zabaltzea. Erabilera berri bat sartzea –hiru izarreko hotelarena– jatetxea, kafetegia eta denda dituen lokal batean

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Sociedad de Inversiones Valcarce SA.

Jarduera: jatetxea, kafetegia eta denda dituen eraikin batean beste erabilera bat sartzea; hiru izarreko hotelarena, alegia.

Tokia: 3. poligonoko 538. lurzatia.

Ribaforadan, 2023ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2314292