2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2004rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua. Hasierako onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2023ko urriaren 5ean:
Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko irailaren 25ean hartutako erabakia -haren bidez onetsi zen 2024. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua-, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/90 Foru Legean ezarritakoarekin bat,
Honako hau ERABAKITZEN DA:
1.–Hasiera batez onestea jarraian zerrendatzen diren tributu hauen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalen eta tarifa-eranskinen indarreko testuetan edo/eta tarifetan egindako aldaketak; proposamenari erantsitako dokumentuetan ageri den edukiarekin:
0. ordenantza | Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako ordenantza fiskala |
1. ordenantza | Lurraren kontribuzioa |
7. ordenantza | Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta izapidetzea |
8. ordenantza | Zaintza bereziko zerbitzuak |
9. ordenantza | Hirigintzaren arloko lizentziak eta kontrol-jarduera administratiboak |
10. ordenantza | Ingurumena babesteari eta jarduera kaltegabeei dagozkien baimenak eta kontrol-jarduera administratiboak |
11. ordenantza | Udal-erabakietan, ordenantzetan eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertzeko eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak |
12. ordenantza | Ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, haiek zaintzeko zein ibilgailuak bide publikoan ibilgetzeko zerbitzuak |
13. ordenantza | Betearazteko agindu, betearazpen subsidiario eta partikularrendako laguntzak |
14. ordenantza | San Jose udal-hilerriko zerbitzuak |
15. ordenantza | Iruñeko animaliak hartzeko zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak |
16. ordenantza | Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak |
17. ordenantza | Ezkontza zibilak |
18. ordenantza | Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egin eta bide publikoan zoladura edo espaloiak mugitzea |
19. ordenantza | Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabili, ibilgailuak gelditu eta edozein motatako salgaien zamalanak egite aldera bertan tokia erreserbatzea |
20. ordenantza | Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak |
21. ordenantza | Hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egitea |
22. ordenantza | Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzea |
2.–Hasiera batez onestea jarraian zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu edo/eta tarifetan egindako aldaketak; proposamenari erantsitako dokumentuetan ageri den edukiarekin:
1. araua | Udal-lokalen eta -espazioen erabilera |
2. araua | Udalaren kirol-instalazioen erabilera |
3. araua | Udalaren ikastetxeetako areto eta instalazioen erabilera |
6. araua | Etxez etxeko laguntza zerbitzua |
7. araua | Catalina de Oscáriz arte eta lanbideetako udal-eskolako ikastaroetako matrikula |
8. araua | Matrikulazioa Joaquín Maya Udaleko musika-eskola bereziak ematen dituen ikasketetan |
9. araua | Iruñeko Udalaren haur-eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuak |
10. araua | Sarrerak, izen-emateak edo matrikulak Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- eta gizarte-izaerako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretan |
11. araua | Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuen truke ordaindu beharreko prezio publikoak. |
12. araua | Errauts-kutxatilen zein errauts-kolunbarioetarako kutxatila-euskarriez eta hilarriez osatutako multzoen salmenta San Jose udal-hilerrian |
13. araua | Udalaren garabi-zerbitzuaren laguntza partikularra |
14. araua | Sanferminetako ekipaje-kontsignako zerbitzua |
15. araua | Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Iruñeko autokarabanetarako zerbitzugunean aparkatu eta gaua ematea |
16. araua | Bizilagunek Nbici-Biziz zerbitzuko aparkaleku publikoan bizikletak aparkatzeko plazak erabiltzea |
3.–Espresuki onestea kostua baino txikiagoak diren prezio publikoak ezartzen direla espedientean jasotako agirian zehazten diren arauetan, justifikazioa, betiere, agiri horretan berean jasotzen delarik.
4.–Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako tributu hauen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:
2. ordenantza | Jarduera ekonomikoen gaineko zerga |
3. ordenantza | Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga |
4. ordenantza | Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga |
5. ordenantza | Etxebizitza hutsen gaineko zerga |
6. ordenantza | Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga |
23. ordenantza | Kontribuzio bereziak |
5.–Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako zerbitzuak edo udal-jarduera hauek direla medio ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituzten arau fiskalek eta tarifa-eranskinek:
4. araua | Adinekoendako udal-zerbitzuak |
5. araua | Udal-apartamentuetako premiazko ostatu-zerbitzuak |
6.–Jendaurreko epean erreklamazio edo alegaziorik aurkeztuz gero ordenantza fiskal eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arau zehatzen aldaketei, Osoko Bilkurak behin betiko onetsi beharko ditu horiek, baina ez du eraginik izanen espedientearen gainerakoa izapidetzeari dagokionez, izan ere, hori behin betiko onetsitzat joko da berariazko erabakirik hartu behar gabe.
7.–Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan egindako aldaketek, zeinak hasiera batez onetsi baitira, 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik argitara emanen direlarik Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, z.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2314497